Txuri Urdinek hirugarren postuan jarraitzen du
Txuri Urdineko neskek erraz irabazi zioten Jacari, eta hirugarren postuan jarraitzen dute. Horrekin, finalak jokatzeko aukerak indartzen ari dira. Cecilia Lopezek sei gol egin zituen, Eva Aizpuruak hiru eta Onintza Unzurruzagak bat. Mutilek ere garaipena lortu zuten Barçaren kontra. Partida ondo hasi zuten, Jon Aizpurua eta Juan Muñozen golei esker. Bartzelonakoek partida berdintzea lortu zuten, baina penaltietan partida irabaztea lortu zuen Txuri Urdinek.
Saskibaloian, beste garaipen bat eskuratu zuen Ibaeta Basketek Bembibreren kontra. Azu Muguruzaren taldeak bide onetik jarraitzen du, zazpigarren postuan. Gizonezkoetan, Gipuzkoa Basketek berriz ere galdu zuen, oraingoan, Gran Canariaren kontra. Azkeneko postuan jarraitzen du Marcelo Nicolaren taldeak.
Futbolean, Realak ezin izan zuen Valentziaren kontra irabazi, eta puntu bakarra lortu zuen. Partida berdindua izan zen, bi taldeek izan baitzituzten aukerak golak sartu eta aurretik jartzeko. Mutiletan, Levanteren kontra galdu zuen Imanol Alguacilen taldeak. Beste behin, aukerak barkatzea garesti atera zitzaien txuri-urdinei.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
Ibaeta Basket 69– Bembibre 58
ACB liga, 15. jardunaldia
Gipuzkoa Basket 65 – Gran Canaria 79
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
Reala 2 – Valentzia 2
Gizonezkoen lehen maila, 14. jardunaldia
Levante 2 – Reala 1
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
Barça Hockey Gel 2 – Txuri Urdin 3
Emakumezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
Txuri Urdin 10 – Jaca 2