300 urteko historia eraitsi dute
Udalak aspalditik zuen esku artean Amarako Txanpuene baserri historikoaren lursailean luxuzko etxebizitzak eraikitzeko proiektua, baina prozesua luzea izan da, auzoko bizilagunek baserria babesteko eskatu dutelako beti: San Roke inguru urbanizatuaren erdian zegoen berdegune berezia zen auzokideentzat.
Azaroaren 30ean, aldiz, baserria hustu zuten, eta hurrengo egunetan ekin zioten eraikina botatzeari, nahiz eta maizterrek, auzoko bizilagunek eta Ancora Ondarearen Babeserako Elkarteak Eusko Jaurlaritzari eraikina babesteko eskatu. Iñigo Etxabe maizterrak salatu zuen jaurlaritzak ez zuela baserria babestu nahi izan. Amarako azken baserria eraisten hasi eta astebetera, eraikinaren hondakinak baino ez ziren gelditzen, eta teilatuan zegoen gurutzea eta pareta bateko ateburua baino ez ditutuzte babestu. Txanpuene baserria XVIII. mendetik izan da Amaran. Luxuzko etxebizitzez gain, baserria zegoen tokian Txanpon Enea parkea egiteko asmoa du udalak.
Albiste hau IRUTXULOKO HITZAko 2020ko urtekarian argitaratu da. Hedabideak aurtengo jazotako gertaeren errepaso bat egin du. Urtekariko artikuluak lotura honetan irakur daitezke.