Erraustegia funtzionamenduan
Zubietako erraustegiaren inguruko eztabaidak etengabeak izan dira. Maiatzean erraustegitik gertuko errekasto batean ehunka arrain hilik agertu ziren, amoniako isurketa batengatik. Horretaz gain, GuraSOS elkarteak fiskaltzara jo zuen duela aste batzuk, erraustegia baimenik gabe ari dela salatzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ukatu egin zion Ekondakin erraustegiaren enpresa kudeatzaileari instalazioa abiarazteko behin-behineko aktaren luzapena.
Albiste hau IRUTXULOKO HITZAko 2020ko urtekarian argitaratu da. Hedabideak aurtengo jazotako gertaeren errepaso bat egin du. Urtekariko artikuluak lotura honetan irakur daitezke.