Maskararen azpitik ere, ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest
Pandemia bete-betean ere, euskararen erabilera sustatzea beharrezkoa da, horregatik, Donostia Euskaraldian murgildu zen azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Ez da 2018ko Euskaraldiaren moduko egitasmoa izan, koronabirusak erabat baldintzatu baitu. Donostian, 12.500 pertsonek hartu dute parte 2020ko Euskaraldian (2018an 17.659 izan ziren); horietatik, %79 ahobiziak izan dira eta %21 belarriprestak. Bestalde, 2.000 arigune izan dira hirian.
Albiste hau IRUTXULOKO HITZAko 2020ko urtekarian argitaratu da. Hedabideak aurtengo jazotako gertaeren errepaso bat egin du. Urtekariko artikuluak lotura honetan irakur daitezke.