Milaka irudik osatu dute 2020 urtea, horietako asko ez ohikoak, eta beste asko beharko luketenak baina ohikoagoak. Horietatik hamar aukeratu ditu Joseba Parron San Sebastian Irutxuloko Hitzako argazkilariak, baita bakoitza zergatik hautatu duen azaldu ere.
Eskola kirola bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak azaroan, eta neurri berriekin ere ez da itzuli. Gainera, hainbat eskoletan, martxotik daramate eskola kirola egiteko aukerarik gabe. Horrek guztiak haserrea sentiarazi zien hainbat gurasori eta SOS Eskola Kirola mugimendua sortu zuten. Naiara Soto, fisioterapeuta eta ama, mugimenduaren bultzatzaileetako bat izan da, eta Itziar Beluchek, Izar Lekuko entrenatzaileak eta amak, bat egin du.