Alarma gorria ezarri dute, olatuak direla eta
Babes zibilak jakinarazi duenez, abisu horia ezarri dute haizearen ondorioz 21:00ak arte, eta alarma gorria ezarri dute olatuengatik bihar goizeko 08:00ak arte. Ondorioz, hiriko hainbat leku itxi egingo dituzte: Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua, Zurriola hondartza, Kursaaleko zubiaren itsasoaren aldeko espaloia eta bidegorria, Ondarreta hondartza, Loretopea begiratokia, Eduardo Chillida pasealekua, Kontxako hondartza eta Nautikoa.
Bihar, 08:00etatik eguna amaitu arte alerta laranja izango da olatuen ondorioz, eta Pasealeku Berriak, Leizaola pasealekuak eta Haizearen Orraziak itxita jarraituko dute.