Zahar etxeetan hildakoak oroitu ditu Gipuzkoako Senideak elkarteak
Gipuzkoako Senideak elkarteko zenbait kide Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa plazan duen egoitzaren aurrean bildu dira gaur, zahar etxeetako egoiliarrak omentzeko eta aurten zahar etxeetan hil diren pertsonak oroitzeko. Kandela batzuk jarri dituzte haien omenez, eta “zaintza duina” defendatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiari “soluzio bat” eskatuz.