Zaborrak biltzeko eta terrazen gaineko zergak murriztu dizkie udalak ostalariei
Donostiako Udalak ostalaritzak ordaintzen dituen hainbat zerga arau aldatzea erabaki du, eta horrela, hainbat hobari indarrean sartuko dira, ostalaritzak pandemiaren bigarren olatuak eragindako itxieraren ondorioei aurre egiteko.
Batetik, zaborra biltzeko tasan izango dute hobaria: aldakorra izango da, baina 2020ko azken hiruhilekoan ordaindu beharko zutena ez dute ordaindu behar izango. Bestetik, bigarren seihilekoan %33ko hobaria jasoko dute mahai eta aulkien gaineko tasan.