173 koronabirus kasu positibo, azken bost egunetan
Intzidentzia metatua 223,15ekoa da: beheranzko joerarekin hautsi, eta goranzko joerari ekin dio 2021. urtea hastearekin batera.
Donostian, 173 koronabirus kasu atzeman dituzte azken bost egunetan, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez: 44 kasu abenduaren 30ean, 43 kasu abenduaren 31n, 20 kasu urtarrilaren 1ean, 35 kasu abenduaren 2an eta 31 kasu atzo. Intzidentzia metatua 223,15koa da: beheranzko joerarekin hautsi, eta gora egin du. Abenduaren 30ean 193,78koa zen, eta 29an, 201,48ekoa. Beraz, intzidentzia metatuak goranzko joerari ekin dio 2021. urtea hastearekin batera.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du sei osasun eremutan: Intxaurrondon, Grosen, Parte Zaharrean, Egian, Ondarretan eta Loiolan. Altza-Rotetan berdin mantendu da, eta behera egin du Amara Berrin eta Amara-Erdialdean. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Intxaurrondo: 321,15
- Egia: 314,59
- Parte Zaharra: 268,14
- Amara Berri: 227,71
- Loiola: 210,47
- Gros: 208,04
- Ondarreta: 179,74
- Amara-Erdialdea: 132,71
- Altza-Roteta: 116,97
- Bidebieta: 69,05
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Ondarreta: 7
- Amara Berri: 6
- Altza-Roteta: 4
- Parte Zaharra: 3
- Amara-Erdialdea: 2
- Loiola: 1
- Gros: 1
- Egia: 0
- Intxaurrondo: 0
- Bidebieta: 0