Emakumeen Etxea ostegunean irekiko dute berriz
Gabonetako oporren ostean, Donostiako Emakumeen Etxeak ateak irekiko ditu berriz ostegunean, hilaren 7an. Hala ere, astelehenera arte ez du bere ohiko ordutegia berreskuratuko, 14:00etatik 21:00etara irekiko baitute urtarrilaren 7an eta 8an. Astelehenetik, hilaren 11tik aurrera, aldiz, oporren aurretik zuen ordutegia izango du Emakumeen Etxeak: 10:00etatik 21:00etara.