Euskal presoen aldeko eskubaloi txapelketaren faltan, argazki herrikoia egin dute Egian
Presoen aldeko eskubaloi txapelketa egin ohi dute urtero Egian urte hasieran, baina koronabirusa dela eta, aurten ezin izan dute halakorik egin. Egiako, Zumaiako eta Zarautzeko eskubaloi taldeen arteko txapelketa izaten da presoen aldekoa, eta aurten zortzigarrena egitekoak ziren. Giro ezinhobea izaten da txapelketaren egunean auzoan egun osoan zehar, poteoa eta bestelako jarduerak egin ohi baitituzte, txapelketaz gain. Aurten, ordea, ez da posible izan.
Horren ordez, Egiako bizilagunak Plaza Haundin bildu ziren abenduaren 31n, eta argazki herrikoi bat egin zuten, Baloikadaz baloikada, espetxeak apurtu! lelopean. Argazki herrikoiarekin eta auzoko eskubaloi jokalarien irudi batzuekin argazki-muntaia egin zuten.