Gabonetako azokaz gozatzeko azken egunak
Donostiako Gabonetako azoka Errege Magoak heltzearekin batera bukatuko da, asteartean, hilaren 5ean. Abenduaren 11n ireki zuten azoka, eta asko izan dira Frantzia pasealekuko eta Santa Katalina plazako 34 postuetan opariren bat edo bestelako produkturen bat erosi duten donostiarrak. Errege Magoek eta euren laguntzaileek azken orduko opariak erosteko aukera izango dute gaur eta bihar. Gogoratu beharra dago azokak sarrera bakarra duela aurten Frantzia pasealekuko zatian, Norteko geltokiaren aldekoa, alegia.
Horretaz gain, Urdaneta kaleko artisautza azokan erosteko azken eguna ere hilaren 5a izango da. Abenduaren 18tik darama hor azokak, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.