Manifestazioa egingo du Sarek Donostian, larunbatean
Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako, bidea gara lelopean, manifestazioa egingo du Sarek larunbat honetan. 16:30ean abiatuko da Bulebarretik, eta 17:30ean ekitaldia egingo dute Pio XII.aren plazan. Urtero urtarrilean manifestazio jendetsua antolatu ohi du Sarek Bilbon, baina COVID-19aren ondoriozko testuinguruak eraginda, hainbat udalerritan mobilizatuko dira, tartean, Donostian.