32 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Intzidentzia metatua igandean bezala mantendu da. 223,15ekoa da une honetan. Joan den asteko datuekin alderatuz, gora egin du.
Donostian, koronabirusak kutsatutako 32 lagun zenbatu ziren atzo, Eusko Jaurlaritzak iragarritako datuen arabera. Intzidentzia metatua 223,15ekoa da hirian, igandekoa bezalakoa, alegia. Dena den, abenduaren 30ean zifra hori 193,78koa zen, eta 29an, 201,48ekoa. Beraz, goranzko joera ikus daiteke.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 1,11koa da. Beraz, duela 14 egunekoarekin errepartuta, goranzko joera agerian geratzen da.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak behera egin du osasun eremu gehienetan. Hiru izan dira salbuespenak: Amara Berri, Loiola eta Bidebieta. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Intxaurrondo: 269,07
- Parte Zaharra: 260,89
- Loiola: 252,56
- Amara Berri: 250,48
- Egia: 221,29
- Gros: 194,62
- Ondarreta: 179,74
- Amara-Erdialdea: 132,71
- Altza-Roteta: 111,88
- Bidebieta: 82,86
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 15
- Ondarreta: 4
- Loiola: 3
- Egia: 3
- Gros: 2
- Amara-Erdialdea: 2
- Bidebieta: 1
- Altza-Roteta: 1
Parte Zaharra: 1 - Intxaurrondo: 0