Maria Jose Noain adituak bisita gidatua eskainiko du 'Urgullen magalean' erakusketan
Jarduera berezia antolatu dute aste honetan San Telmo Museoko Urgullen magalean erakusketan, Maria Jose Noain adituak bisita gidatua eskainiko baitu. Arkeologoa eta antropologoa da Noain, eta ikuspuntu horretatik aztertuko du erakusketan ikusgai dagoen material guztia. Bisita gidatua ostegunean, hilaren 7an (18:00etan), izango da, eta doakoa bada ere, izena eman beharra dago, museoaren webgunean. Bestelako jarduera asko ere antolatzen dituzte erakusketan astero, eta hemen kontsultatu daitezke.
Urrian inauguratu zuten San Telmo Museoaren eta Foru Aldundiaren XVI. eta XX. mendeen arteko grabatu bildumetako lanak biltzen dituen Urgullen magalean erakusketa, eta urtarrilaren 17ra arte izango da ikusgai.