Realaren egutegia datorren astetik aurrera eskuratu ahal izango da
Realak 2021eko horma-egutegia aurkeztu du, eta datorren astetik aurrera eskuratu ahal izango dute realzaleek. Marrazketabar marrazkilari txuri-urdinak egindako hamabi diseinu ditu egutegiak –hilabete bakoitzeko bat–, eta klubaren historiari buruzko bitxikeriak txertatu dituzte.
Internet bidezko dendan erosi ahal izango da datorren astetik aurrera, baita Anoetako eta Elkano kaleko denda fisikoetan ere. Prezioa hamabi eurokoa izango da, eta bazkideek, akziodunek eta RS Fan taldeko kideek deskontua izango dute.