53 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken bi egunetan Donostian
Hiriko intzidentzia metatuak apur bat egin du behera. Une honetan, 212,73koa da; astelehenean, berriz, 223,15ekoa.
Eusko Jaurlaitzak koronabirus kasuen azken bi egunetako datuak iragarri ditu. Asteartean, hilaren 5ean, 30 kasu atzeman zituzten; atzo, hilaren 6an, berriz, 23. Guztira, 53 koronabirus kasu zenbatu dituzte. Intzidentzia metatua 212,73koa da; bai astelehenean, bai igandean, zifra hori 223,15ekoa zen joan da hirian, beraz, apur bat behera egin du.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 1,05ekoa da. Beraz, duela 14 egunekoarekin errepartuta, goranzko joera txiki bat ikus daiteke oraindik.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak behera egin du bost osasun eremutan—Intxaurrondo, Amara Berri, Gros, Amara-Erdialdea, Bidebieta—, eta beste bostetan —Egia, Parte Zaharra, Loiola, Ondarreta, Altza—, berriz, gora . Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Egia: 323,80
- Parte Zaharra: 289,12
Loiola: 273,07 - Intxaurrondo: 236,37
- Amara Berri: 233,51
- Ondarreta: 183,35
- Gros: 141,42
- Amara-Erdialdea: 127,26
- Altza-Roteta: 117,16
- Bidebieta: 41,66
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Parte Zaharra: 4
- Intxaurrondo: 3
- Altza-Roteta: 3
- Amara Berri: 3
- Ondarreta: 3
- Egia: 2
- Loiola: 1
- Bidebieta: 1
- Gros: 0
- Amara-Erdialdea: 0