Abian da 2020-2021eko mintzalagunen bigarren kanpaina
Bagera Elkarteak 2020-2021eko mintzalagunen bigarren kanpaina abiarazi du. Helburua da euskaraz mintzapraktika egin nahi dutenak euskaraz hitz egiteko ohitura dutenekin elkartzea. horretarako, hiru edo lau pertsonako taldeak sortzen dira, eta astean gutxienez ordubetez elkartzen dira, taldeak erabakitzen duen tokian —taberna batean, kiroldegi batean, kalean eta abar—.
Izen ematea gaur zabaldu dute eta urtarrilaren 25era arte izango da irekita. Bi modutan parte hartu daiteke: bidelari bezala, euskara praktikatzeko, eta bidelagun bezala, euskara praktikatzen laguntzeko. Euskara praktikatzen dutenek, ikasturte osoak 25 euroko kostua izango du. Ordainketa kontu korronte bitartez egin behar da, Euskadiko Kutxako ES33 30350092570920042476 zenbakian, kontzeptuan izen-abizenak zehaztuz. Mintzapraktikak otsailetik ekainera izango dira.