Añorgan ere manifestazioa egingo du Sarek larunbatean
Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako, bidea gara lelopean, manifestazioa egingo du Sarek larunbat honetan Añorgan, 17:30ean hasita. Bihar hitzaldi bat emango dute Añorgako presoen senideek haien egoerari buruz. 18:00etan izango da, Añorgako zineman.
Donostia mailako manifestazioa 16:30ean abiatuko da Bulebarretik, eta 17:30ean ekitaldia egingo dute Pio XII.aren plazan.