Indartsu hasi da Morlansko jostailu bilketa solidarioa
Morlansen atzo ekin zioten auzoko jostailu bilketa solidarioari, eta lehenengo egunak arrakasta izan zuen, jostailu mordoa jaso baitzituzten. Laugarren urtez antolatu dute jostailu bilketa Morlansen, Zaporeak elkartearekin elkarlanean, bildutako objektuak Lesbosko kanpamenduetan dauden haur errefuxiatuei eramateko.
Auzo elkartekoak pozik agertu dira atzo bildutako jostailu kopuruarekin, eta datorren ostiralean, hilaren 15ean, arrakasta bera izatea espero dute: “Hurrengo ostiralean berriro!”. Hedabide honek auzo elkarteko Olatz Blancorekin hitz egin du aste honetan, eta bilketaren nondik norakoak azaldu ditu erreportaje batean.