Realaren eta Real Madrilen arteko partida atzeratu egin dute, errepideen egoera dela eta
Reala Real Madrilen aurka jokatzekoa zen igandean Zubietan (11:00), baina norgehiagoka ez da jokatuko, talde espainiarrak hala eskatuta. Hain zuzen, Real Madrilen Espainiako federazioari deitu zion ostiralean, eta partida atzeratzeko eskatu zion, “eguraldiak eragindako arriskuak direla eta sor daitezkeen arazoengatik”. federazioko Lehiaketa Batzordeak aintzat hartu du eskaera, eta partida atzeratu dute, txapelketaren araudi orokorreko 239 eta 240 artikuluetan oinarrituta.
Federazioak nabarmendu du egoerak ahalbidetzen duenean neurketarentzako data berria ezarriko dutela, “ahalik eta lasterren jokatzeko”. Iberdrola Ligako 15. jardunaldikoa da txuri-urdinen eta zurien arteko partida, eta bi taldeak une onean heltzen ziren norgehiagokara: Reala ligako seigarren sailkatua da eta Athleticen aurkako derbia irabaztetik dator, eta Real Madril bigarren sailkatua da; Bartzelonaren lidergoa eskuratu nahian dabil.