Ondare arkitektonikoa babesteko eta balioan jartzeko gida aurkeztu dute Arkitektura Institutuan
Ondarearen kudeaketan aritzen diren hainbat adituk esku hartzeko gidaliburu bat osatu dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Lau urteko lan honen emaitza Euskadiko Arkitektura Institutuan, Donostian, aurkeztu dute.
Gipuzkoako ondare arkitektonikoan esku hartzeko gidaliburua, talde kudeaketa baterantz izenburupean, gidaliburuaren helburua da tresna bat izatea ondare arkitektonikoaren elementuak hirian txertatzeko, kultura, gizarte eta ekonomia ikuspuntutik eremuak jasangarriagoak izan daitezen. Hain zuzen, herritarrentzat gida bat ere izan nahi du, Claudia Pennesse gidaren egileetako batek azaldu duenez, herriko ondare arkitektonikoa “aztertzeko” eta ondare hori nola berrerabili “ezagutzeko”. Izan ere, kudeaketa kolektiboak ondare arkitektonikoa babesteko izan dezakeen garrantzia nabarmendu dute. Horrekin batera, “Kontzeptuak argitzeko eta ondarea nola babestu behar den jakiteko” baliagarria izango dela nabarmendu du Josean Medina Muruak, Arkitektura Institutuko zuzendariak. Ondarea balioan jartzeko ez ezik, “ditugun baliabideak aprobetxatzen jarraitzeko” balioko duela gehitu du Mari Jose Telleriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak.
Gida euskaraz eta gaztelaniaz idatzi dute, eta laster eskuratu ahalko da liburu dendetan.