47 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian
Hiriko intzidentzia metatuak oso gutxi egin du gora asteartetik, Donostia eremu laranjan sartu zen egunetik. Une honetan, intzidentzia metatua 305,39koa da. Duela bi egun, berriz, 303,74koa zen.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, Donostian, 47 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo. Intzidentzia metatua 305,39koa da, eta duela bi egun, berriz, 303,74koa zen. Beraz, zifrak gora egin badu ere, hazkundea oso txikia izan da asteartetik, Donostia eremu laranjan sartu zenetik. Hala ere, azkeneko astean goranzko joera egonkortzen ari da: duela hiru egun, zifra hori 283,46koa zen eta duela lau 265,91koa.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 1,44koa da. Beraz, duela 14 egunekoarekin errepartuta, goranzko joera hori gero eta nabarmenagoa da.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu gehienetan. Salbuespenak, Egia, Parte Zaharra eta Intxaurrondo izan dira, zifra horrek behera egin baitu. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Amara Berri: 390,14
- Egia: 344,04
- Parte Zaharra: 274,73
- Intxaurrondo: 262,63
- Loiola: 259,42
- Amara-Erdialdea: 236,33
- Gros: 245,81
- Ondarreta: 235,35
- Altza-Roteta: 234,32
- Bidebieta: 180,53
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Ondarreta: 13
- Amara Berri: 11
- Gros: 8
- Parte Zaharra: 4
- Egia: 3
- Amara-Erdialdea: 2
- Altza-Roteta: 2
- Bidebieta: 1
- Loiola: 0
- Intxaurrondo: 0