Lesbosko errefuxiatuentzako jostailuak biltzen jarraituko dute Morlansen
Joan den ostiralean jostailu ugari bildu zituzten Morlansko bilketa solidarioan, Lesbosko haur errefuxiatuei eramateko, eta ostiral honetan, hilaren 15ean, gauza bera egitea espero dute. Zaporeak elkartearekin batera antolatu dute jostailu bilketa, eta biharkoa izango da jasoketaren azken eguna. Hedabide honek egitasmoaren nondik norakoak azaldu zituen joan den astean, auzo elkarteko Olatz Blancorekin hitz eginda.
Oraingoan, bereziki margotzeko materiala eramateko eskatu diete herritarrei: koadernoak, arkatzak, margoak, eta abar. Horretaz gain, jostailuak biltzen dituzten bitartean, Zaporeaken denda jarriko dute han bertan, eta elkartearen logoa duten jertseak, kamisetak eta bestelakoak erosi ahal izango dira. 17:00etatik 19:00etara arituko dira jostailuak biltzen, Leire plazkao Morlanstarrak auzo elkartearen lokalean.