Atzean Zuloa San Sebastian egunaren bezperan itzuliko da

Hilaren 19an hasiko da Atzean Zuloa umorezko esketxen laugarren denboraldia. Martxoaren 12ra bitarte, ostiralero bideo bat zabalduko dute sare sozialetan. Guztira, zortzi esketxe izango dira, eta aurreko denboraldietan bezala, Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua izango dira aktoreak. Aurtengo berrikuntza nagusia da bideo guztiak bilduko dituen webgunea argitaratu dutela.
Atzean Zuloa 2018an sortu zuten Bagera Elkarteak eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak. Helburu nagusia gazteen interesa piztea da, zirikatzaileak diren ikus-entzunezko pilulen bitartez. Hauetan, umoretik erreparatu diete gaur egungo euskaldunon herrenei. Besteak beste, sukaldea deskubritu duen gizona, horoskopoaren argiak itsututako gaztea, konfinamenduari iskin egiteko formula guztiak dakizkien pertsona… izango dituzte protagonista.