Donostia Ospitaleari emango dio bandera udalak
Hiriko bandera Konstituzio plazan jarrita egongo da San Sebastian egun guztian zehar.
Donostiako Udalak hiriko bandera pertsonalizatua emango dio Donostia Ospitaleari. COVID-19aren ondorioz San Sebastian eguneko ospakizunak bertan behera gelditu diren, udalak iaz Union Artesanaren 150.urteurrena omentzeko martxan jarri zuen egitasmoa mantendu nahi izan du.
Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu duenez, hilabete hauetan guztietan birusaren aurka borrokatzen aritu diren pertsona guztiei eskerrak emateko modu bat da: “Hiriko bandera donostiar guztiok batzen gaitu, eta donostiar izateaz harro sentiarazten gaituen gauza bat da. Beraz, San Sebastian egunaren inguruan bizi dugun egoeran Donostia Ospitaleari bandera ematea aurten biziko dugun une berezietako bat izango da”.
Hasiera batean, egitasmoa urtero urteurren bat ospatzen duen elkarte edo konpainia bati emateko sortu zen, baina osasun krisiak plangintza aldatu du, eta aurten, nahiz eta festarik ez den izango, COVID-19aren aurka borrkatzen egon diren pertsonak omentzeko balioko du.
Bandera Konstituzio plazan
Bestalde, hiriko bandera Konstituzio plazan jarrita egongo da San Sebastian egun guztian zehar. Alkateak biharko egunean zehar jarriko du, beti ezarritako etxeratze ordutegia baino lehen. Horrenbestez, udalak osasun krisiak sortutako egoerari egokituta ohiturari eutsiko dio; hain zuzen ere, hiriko bandera udaletxe zaharrean jarrita egoteko ohiturari. Ondorioz, bandera modu sinbolikoan jarriko da, baina publikorik gabe.