Elano urdin bat negua pasatzen ari da Donostian
Lehenengo aldiz, elanio urdin bat behatu dute Gipuzkoan negua pasatzen, Donostiako Antondegi gainan, hain justu. Itsas Enara ornitologia elkarteko Xabier Saralegik behatu du hegazti harraparia, eta bideoan grabatu du, ehizatutako ugaztun txiki bat jaten ari zen bitartean. Iberiar penintsulan ere ikusi ohi badira ere, elanio urdinak ohikoagoak dira Akitania inguruan, eta, horregatik bitxia da hegaztia Donostian egotea.
Hain zuzen Antondegin olatu artifizialen parke bat egiteko udalaren proiektuak hautsak harrotu zituen duela aste batzuk, eta besteak beste, Itsas Enara eta Eguzki elkarteek proiektua salatu zuten, ingurua hirian gelditzen diren gune natural bakanetakoa delako eta hegazti askoren bizitokia delako. Oraingoan ere, Eguzkik elano urdinaren presentzia goraipatu du, eta salatu du Antondegin olatu artifizialen parkea egin nahi izatea “zentzugabekeria” bat dela, “ingurumen nahiz ekonomia ikuspegitik”.
Jarraian, Itsas Enara elkarteko Xabier Saralegik grabatutako bideoa: