Hirian elurrik ez, baina Artikutza zuritu egin da
Azken asteotako hotz bolada dela eta, elurra espero zen Donostian, baina ez da elurterik izan azkenean, eta donostiarrak hiria zurituta ikusi gabe gelditu dira. Hiriko erdigunetik urrun, ordea, elurra bota du, Donostiaren esku dagoen gune natural handienean, Artikutzan. Elurrak Artikutzako inguru guztia zuritu du, Eskastik hasita, Enobietako urtegia zeneraino. Azken asteotako elurteetako irudiak bideo eder batean jaso ditu udaleko Ingurumen sailak:
Elurteak Artikutzan utzitako irudiak.
— DSS_ingurumena (@DSS_Ingurumena) January 18, 2021
Imágenes de la nevada en #Artikutza. pic.twitter.com/J1pfNXjS4t
Jarraian elurtearen hainbat irudi, Iñaki Uranga Artikutzako arduradunaren eskutik:
Elurteaz gain, Artikutzako basoan jarritako kamera batekin grabatutako irudiak ere argitaratu dituzte sare sozialetan, eta hainbat basurde, azeri bat eta lepazuri bat ikus daitezke:
Oraingo honetan, azeri bat, lepazuri bat eta basurde batzuk ikusteko aukera izan dugu. #Artikutza https://t.co/5X33gqfJwv pic.twitter.com/IOjkDvJ1Nt
— DSS_ingurumena (@DSS_Ingurumena) January 18, 2021