Kote Cabezudo hirugarrenez epaituko dute
Hilaren 21ean egingo dute Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren kontrako hirugarren epaiketa, Donostiako epaitegian. Oraingoan, biktimen argazkiak Internetetik ezabatzeari uko egiteagatik epaituko due. Fiskaltzak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Cabezudorentzat.
2013an abiatu zen Cabezudoren aurkako auzia, donostiarrari 47 delitu leporatuz, horietako hainbat harekin lan egiten zuten modeloen sexu askatasuna urratzeagatik. Guztira, 21 emakumek salatu dute Cabezudo. Kote Cabezudoren biktimontzat justizia plataformak salatu duenez, “soilik” bi urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten argazkilariari. Beste bost hilabetez zigortu zuten modeloen kontratuen datak faltsutzeagatik, sexu abusuak jasan zituztenen adina manipulatuta.