Ostiraletik igandera 179 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Hiriko intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du. Amara Berriko osasun eremuak 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditu du.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, Donostian, 179 koronabirus kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera; ostiralean 54 kasu izan ziren, larunbatean 55 eta igandean 70. Intzidentzia metatuaren goranzko joera egonkortu da, baina, momentuz, hiriak eremu laranjan jarraitzen du. Une honetan, 369,54koa da; ostegunean, berriz, 318,55ekoa zen eta asteazkenean 305,39koa.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 1,39koa da, eta apurka-apurka handitzen ari da. Beraz, duela 14 egunekoarekin errepartuta, goranzko joera hori gero eta nabarmenagoa da.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu guztietan, Ondarretan izan ezik, non apur bat jaitsi den. Aipatzekoa da Amara Berrik 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditu duela. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Amara Berri: 515,43
- Egia: 337,29
- Loiola: 300,38
- Parte Zaharra: 289,18
- Amara-Erdialdea: 363,59
- Ondarreta: 257,24
- Altza-Roteta: 310,73
- Gros: 282,85
- Intxaurrondo: 227,61
- Bidebieta: 277,74
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 18
- Amara-Erdialdea: 8
- Altza-Roteta: 8
- Ondarreta: 7
- Parte Zaharra: 7
- Gros: 6
- Egia: 5
- Bidebieta: 3
- Loiola: 1
- Intxaurrondo: 1