Pandemian zehar justizia jauregiko espazio libre guztiak erabiltzeko eskatuko dute langileek
ELA sindikatuak deituta, Donostiako epaitegietako langileek elkarretaratzea egingo dute asteartean, hilaren 19an, justizia jauregiaren aurrean, 11:00etan.
Izan ere, ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio pandemiak irauten duen bitartean justizia jauregiko hirugarren eta laugarren solairuetako espazio huts guztiak erabiltzeko, “langileen osasuna bermatzeko”. Sindikatuak epaia irabazi du berriki, eta beraz, betetzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari elkarretaratzean. ELAren arabera, neurria onuragarria izango da langileentzat eta herritarrentzat.