Aintzane Pujanaren erailketa gaitzetsi eta familiari elkartasuna adierazi dio Eneko Goia alkateak
Eneko Goia alkateak, Donostiako Udalaren izenean, Aintzane Pujana emakume donostiarraren erailketa gaitzetsi eta haren familiari elkartasuna adierazi dio: “Urtea modu oso tristean hasi genuen. Aizarnazabalen hilik agertu zen Aintzane Pujana donostiarra. Hasiera batean, harrituta geratu ginen, eta ikerketak berak zein bide izango zuen ez genekien. Atxiloketak eman diren arte. Ondoren, argi eta garbi ikusten da erailketa bortitz baten aurrean gaudela”.