Arrandegi kaleko bizilagunak, prest
Gaur gauerdian balkoietara atera eta 'San Sebastian martxa' kantatu eta joko dute.
Donostiako bizilagunek badakite ezingo dutela nahi duten moduan ospatu aurtengo San Sebastian eguna, baina saiatzen ari dira San Sebastian bezpera girotzen. Parte Zaharrean, Arrandegi kaleko bizilagunek entsegu bat egin zuten atzo, gaur gauerdian balkoietara atera eta San Sebastian martxa jo eta kantatuko dute.