Herri Ametsa ikastolako haurrak ez dira danborradarik gabe gelditu
Aurten, donostiar gehienak danborra jo gabe geldituko dira San Sebastian egunean, baina haurrak ez dira jo gabe geldituko, eta San Sebastian bezpera danbor eta barril hotsez betetzen ari dira hiriko hainbat ikastetxetako ikasleak. Herri Ametsa ikastolan, esaterako, giro ezinhobea izan da arratsaldean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek Sarriegiren doinuak jo baitituzte.
Lehenengo, 3, 4 eta 5 urtekoek jo dute ikastetxeko beheko aldeko parkean zuzendari txiki, baina on baten gidaritzapean; 120 haur inguruk jo dute parkean. Ondoren, Lehen Hezkuntzako 260 haurren ordua izan da, 6 eta 12 urte artekoen ordua. Zuzendariak eta haren laguntzaile batek testu bat irakurri dute euren ikaskideak gogor jotzera animatzeko, eta gogotsu ekin diote Sarriegiren piezak jotzera.
Arratsaldeak Herri Ametsan utzi dituen argazki hoberenekin bilduma osatu dugu: