Jakintza ikastolako haurrek hasi dute Antiguako danborrada

Normalean danborrada ez da San Sebastian egunera mugatzen Antiguan, bezperan hasten baita. Jakintza ikastolako haurrek Antiguako frontoia danbor hotsez betetzen dute gaurko egunez, arratsaldean. Hala ere, aurten ez da hala izango. Horrek ez du esan nahi Antiguako haurrek danborrada ospatuko ez dutenik. Izan ere, osasun neurri guztiak errespetatuz, gaur eguerdian 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrek danborra jo dute ikastolako patioan, ikusle oso bereziekin: 6, 7 eta 8 urteko umeak. Donostiako martxarekin hasi eta amaitu dute danborrada, eta tartean Raimundo Sarriegiren beste pare bat pieza jo dituzte.
Ez-ohiko danborrada izan bada ere, alai jo dute danborra Antiguako haurrek; aste osoa pasa dute entseatzen, eta nabaritu da emaitzan. Ikusleek danborra jo ez badute ere, eskuak eta izterrak izan dituzte instrumentu. Hogei minutu izan badira ere, haurrek San Sebastian eguna bizitzeko aukera izan dute, pozez eta alai. Honela jo dute Donostiako martxa:
Jakintza ikastolan eguerdiak eman dituen zenbait argazkirekin bilduma osatu dugu:









