68 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Hiriak 100.000 biztanleko 400 kasuen langa gainditu du, eta zifra horrek gora egiten jarraitzen du. Momentuz, Amara Berri da eremu gorrian dagoen osasun eremu bakarra.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, Donostian, 68 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo. Intzidentzia metatuaren goranzko joerarekin jarraitzen du, baina, momentuz, hiriak eremu laranjan jarraitzen du. Une honetan, 405,72koa da; duela bi egun, 384,89koa zen eta duela hiru 369,54koa.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 1,34koa da, beraz, gora egiten jarraitzen du. Dena den, zifra hori atzokoarekin alderatuta, apur bat jaitsi da.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu guztietan, Loiolan izan ezik, non berdin mantendu den. Dena den, soilik Amara Berri dago 100.000 biztanleko 500 kasuen langaren gainetik. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Amara Berri: 530,22
- Amara-Erdialdea: 399,95
- Egia: 357,53
- Bidebieta: 347,17
- Gros: 343,46
- Altza-Roteta: 336,20
- Parte Zaharra: 318,89
- Ondarreta: 279,13
- Loiola: 273,07
- Intxaurrondo: 245,12
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Gros: 12
- Amara Berri: 11
- Egia: 7
- Altza-Roteta: 7
- Ondarreta: 10
- Amara-Erdialdea: 5
- Parte Zaharra: 5
- Intxaurrondo: 3
- Bidebieta: 2
- Loiola: 1