Arrandegi kalean ere etxerik etxe entzun dira danbor hotsak
Konstituzio plazan ez ezik, Parte Zaharreko beste hainbat kaletan ere egin zuten bandera igoera, besteak beste, Arrandegi kalean. Kasu honetan, Donostiako banderaren ordez, ikurrina jarri zuten. Astelehenean egindako entseguen ostean, momentu berezia iritsi zen. Bizilagun ugarik sukaldari jantziak jantzi zituzten, eta gogoz abestu eta jo zuten San Sebastian martxa. Danbor nagusi gaztetxo batek zuzendu zuen martxa.