Banderarik gabe geratu da plaza
Ezohiko San Sebastian egunak, ezohiko irudiak eragin ditu. Balkoietan eta kalean osasun neurrien begiradapean, Donostia eguna ospatzeko bestelako moduak ikusi dira. Donostiako banderarekin gauza bera gertatu da. Ez da igo eta ez da jaitsi. Donostiako Udalak jartzea eta kentzea erabaki du, ekitaldi sinboliko gisara.
Atzo gauean jarri zuen bandera Eneko Goia alkateak, Konstituzio plazan. 24 ordu beranduago, balkoiko mastatik kendu du. Donostia Ospitaleko langileei eskainitako bandera ondo gorde du udalak, eta aurrerago emango diote ospitalari.