Bi musikarik girotu dute San Sebastian egunaren hasiera Egian
https://youtu.be/iRlXZ4pguRk
Asier Grijalba Gonzalez saxofoi jotzailea eta Erlantz Fernandez tronpetista bizilagunak dira. Egia kalea eta Karmengo Andra Mariaren kaleek bat egiten duten izkinan bizi dira, atari desberdinean, baina ondoan. Konfinamenduan Fernandez arratsaldero atera ohi zen tronpeta jotzera, eta gaurkoan, pandemia giroko San Sebastian egunean Grijalbarekin batera atera da gauerdian.
Gauerdia iristear zen, baina isil-isilik zegoen auzoa. Kaleak hutsik eta isilik. Hamabiak jotzear zirenean, soilik zaborra biltzeko kamioien zarata entzuten zen. Eta gauerdian hasi dira bi musikariak San Sebastian martxa jotzen. Auzoa zuri-urdinez jantzita zegoen, eta bizilagun asko balkoira atera dira danborra jo eta martxa kantatzera. Izan ere, bizilagunek eskatuta jo dute bi musikariek.
https://youtu.be/ACc-jFDPLJw
San Sebastian egunari buruzko orrialde berezia prestatu dugu, eta irudi bilduma osoa ikus dezakezue jarraian: