Donostiako ospitalearen aurreko espaloia berritzen ari dira
Donostiako Udalak ospitalearen aurreko Begiristain doktorearen pasealekuko espaloia berritzeari ekin dio. Hilaren 19an hasi zituzten lanak, eta otsailaren amaierara arte iraungo dute; 48.810 euroko aurrekontua du proiektuak.
Miguel Angel Diez Hiri Mantenimenduko zinegotziak azaldu duenez, “egunero ospitalera joaten direnek asko erabiltzen dute” espaloi hori, eta “nahiko hondatuta” zegoen. Horregatik, gaur egungo zoladura kendu, eta Donostiako ohiko zoladura hexagonala jarriko dute.