Gauez eta egunez entzun dira danbor hotsak Grosen
Gauerdian, Mirakruz kaleko bizilagunek gogotsu ekin zioten San Sebastian martxa abestu eta jotzeari
Gaur eguerdian ere, danbor hotsez bete nahi izan dute auzoa. San Sebastian eguneko abestiez gain, Txuri Urdina ere entzun da auzoko leiho eta balkoietatik. Hain zuzen, Realeko mutilek Kopako partida jokatuko dute gaur arratsaldeko 19:00etan, Cordobaren kontra: