60 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian
Hiriko intzidentzia metatua 426,01ekoa da. Duela bi egun, berriz, 405,72koa zen. Bestela esanda, gora egiten jarraitzen du.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, Donostian, 60 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo. Intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du. Une honetan, 426,01ekoa da. Duela bi egun, 405,72koa zen, duela hiru, 384,89koa, eta duela lau, 369,54koa.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 1,39koa da, beraz, gora egiten jarraitzen du.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu guztietan, Loiolan eta Intxaurrondon izan ezik, non jaitsi egin den. Soilik Amara Berri dago 100.000 biztanleko 500 kasuen langaren gainetik. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Amara Berri: 572,39
- Bidebieta: 416,61
- Amara-Erdialdea: 406,01
- Gros: 373,76
- Egia: 364,27
- Altza-Roteta: 361,67
- Parte Zaharra: 325,33
- Ondarreta: 290,08
- Loiola: 259,42
- Intxaurrondo: 227,61
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 15
- Gros: 9
- Altza-Roteta: 8
- Ondarreta: 7
- Bidebieta: 6
- Parte Zaharra: 5
- Egia: 3
- Amara-Erdialdea: 1
- Intxaurrondo: 1
- Loiola: 0