Voodoo Charms taldeak 'Devil's Beat' abestiaren bideoklipa kaleratu du
San Sebastian egunarekin bat eginez, Voodoo Charms blues eta rock-and-roll talde donostiarrak bere bigarren bideoklipa argitaratu zuen atzo, Devil’s Beat abestiarena, hain justu. Joan den urtean argitaratu zuen taldeak bere lehenengo diskoa, eta lan horretako kantuetako bat da Devil’s Beat, Jorge Carrere taldeko gitarra jotzaile eta bigarren abeslariak idatzitakoa.
Bideoa Añorgako Kultur Elkartean grabatu dute, eta Easo Avengers Roller Derby-Donostia taldeko Nagore Delgado, Cristina Maya eta Maria Zalacain patinatzaileek parte hartu dute. Dany Gualek zuzendu du bideoklipa, Alexander Castrillo eta Ruben Oterok egin dituzte ekoizpen lanak, Naroa Delgado arduratu da kameretaz eta Beauty Time makillajeaz. Voodoo Charms taldea Karmen Savage abeslari nagusiak, Jorge Carrere taldeko gitarra jotzaile eta bigarren abeslariak, Rafa Ardanuy kontrabaxu jotzaileak, Alex Haro saxofoi tenor jotzaileak eta Carlos Malles bateria jotzaileak osatzen dute.