Bera Bera garaipenarekin itzuli da
Bera Bera txapelketa ofizialera itzultzeko gogoz zegoen, eta indartsu itzuli da, 22-31 irabazi baitzion Atletico Guardesi larunbatean jokatutako partidan. Esther Arrojeriak norgehiagoka bikaina jokatu zuen, eta talde donostiarrak A multzoko lidergoa Rincon Fertilidad Malagarekin borrokatzen jarraitzen du.
Saskibaloian, albiste on bat eta txar bat izan dira, Ibaeta Basketek 70-58 irabazi baitio Quesos El Pastor taldeari, baina Gipuzkoa Basket ez da gai izan Bartzelonari aurre egiteko, eta 68- 110 galdu du. Horrela, Ibaeta Basket sailkapenaren erdian dago, zortzigarren postuan, Gipuzkoa Basket gizonezkoen ligako azkena den bitartean.
Izotz hockeyan ez da albiste onik izan, Txuri Urdinek ezin izan baitio aurre egin Bartzelonari. Talde katalana argi gailendu zen, eta 6-1 garaitu zituen donostiarrak.
Azkenik, futbolean Realeko bi taldeen emaitzak berdinak izan dira: 2-2. Nesken kasuan, Eibar aurreratu zen lehenengo, baina txuri-urdinek berdinketaren gola lortu zuten 80. minutuan. Eibarrek, ordea, ez zuen amore eman, eta 2-1-ekoa sartu zuen 86. minutuan, baina Realak ere ez zuen amore eman, eta partida berriz berdindu zuen, amaitzear zela. Mutilek, aldiz, azken minutuetan galdu zituzten hiru puntuak, 2-0 heldu baitziren azken bost minutuetara, baina Betisek bi gol sartu zituen, eta berdinketarekin amaitu zen partida.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila, 9. jardunaldia
Atletico Guardes 22 – Bera Bera 31
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 22. jardunaldia
Ibaeta Basket 70 – Quesos El Pastor 58
ACB liga, 21. jardunaldia
Gipuzkoa Basket 68 – Bartzelona 110
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen lehen maila, 13. jardunaldia
Bartzelona 6 – Txuri Urdin 1
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
Eibar 2 – Reala 2
Gizonezkoen lehen maila, 20. jardunaldia
Reala 2 – Betis 2