Marrubi gozoki denda otsailean itxiko dute
Gero eta gozoki denda gutxiago daude hirian. Besteak beste, azkeneko hilabeteetan ateak itxi dituzte Bulebarreko Kuskulok, eta Erdialdeko Frudiskek. Otsaila amaieran beste bat itxiko dute, oraingoan Amara Berrin: Madrilgo hiribideko Marrubi. Jabeak azaldu duenez, hainbat arrazoi dela eta itxiko dute: salmenten beherakada pandemiagatik, alokairu garestia, eta abar.
Marrubi 26 urtez izan da Amara Berrin, eta abuztuan 27 urte bete behar zituen auzoan. Lehen denda Isabel II.aren etorbideko 7. zenbakian izan zen, eta ondoren Madrilgo hiribidean zabaldu zuten.