'Sisiforen paperak' ikusteko sarrerak, agortzear
Sisiforen paperak antzezlana aste honetan taularatuko dute Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, eta arrakasta handia izan du, oso sarrera gutxi gelditzen baitira. Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarrituta dago Antz3rkiz eta CDN konpainien antzezlana, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean eta Harkaitz Canok idatzitako gidoiarekin. Bestalde, Anjel Alkain, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo, Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Iñaki Rikarte eta Dorleta Urretabizkaia dira obran parte hartzen duten aktoreak.
Ostegunean (hilak 28) eta ostiralean (hilak 29) taularatu dute, 19:00etan. Sarrera gutxi gelditzen dira, eta 10 eta 24 euro arteko prezioan erosi daitezke, antzokiaren webgunean.