69 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian
Hiriak eremu gorrian jarraitzen du, baina intzidentzia metatua oso gutxi igo da. Une honetan 511,54koa da. Duela bi egun, berriz, 510,44koa zen. Goranzko joerari eutsiz gero, ostiralean tabernak itxiko dituzte eta kirola mugatuko dute.
Donostian 69 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo, Eusko Jaurlaritzak iragarri berri duenez. Hiriko intzidentzia metatuak goranzko joerari eutsi dio beste behin, baina oraingoan oso gutxi igo da. Duela bi egun, datu hori 510.44koa zen; atzo, berriz 511,54koa. Momentuz, Donostiak eremu gorrian jarraitzen du. Orain arteko goranzko joera aldatu ezean, ostiralean dituzte tabernak itxiko eta taldeko kirola mugatuko dute.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zenbaki hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zenbatekoa 1,26koa da.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Bidebietak 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditu zuen atzo. Ondorioz, lau dira dagoeneko eremu gorrian dauden osasun eremuak: aipatutakoaz gain, Amara Berri, Egia eta Parte Zaharra. Dena den, nabarmentzekoa da intzidentzia metatuak behera egin duela Amara Berrin, baita Amara-Erdialdean eta Altzan ere. Gainontzekoetan, gora egin du, Grosen izan ezik, non berdin mantendu den. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Amara Berri: 615,10
- Egia: 553,16
- Parte Zaharra: 527,76
- Bidebieta: 513,82
- Gros: 444,47
- Amara-Erdialdea: 442,37
- Ondarreta: 399,54
- Altza-Roteta: 366,77
- Loiola: 359,42
- Intxaurrondo: 306,40
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Ondarreta: 17
- Gros: 11
- Amara Berri: 9
- Altza-Roteta: 7
- Parte Zaharra: 5
- Egia: 5
- Intxaurrondo: 4
- Bidebieta: 4
- Loiola: 3
- Amara-Erdialdea: 1