Ostalaritzaren berehalako itxieraren aurrean, ostalariek protestara deitu dute
Donostia eremu gorrian sartu zen asteartean –koronabirusaren intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 500 positibotik gorakoa da–, eta Eusko Jaurlaritzak halako kasuetan ezarritako irizpideen arabera, ostiraletik aurrera itxi egingo dituzte Donostiako ostalaritza establezimenduak, besteak beste.
Horren aurrean, SOS Ostalaritza plataforma mobilizatu egingo da berriz, eta elkarretaratzea egingo dute ostiralean, hilaren 29an, Donostian. Andia kaleko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean izango da protesta, 12:00etan, Zuen neurriak gure miseria lelopean.