Realak hiru puntuak eskuratu nahi ditu, sailkapenean aurrera egiteko
Realak Ligako 17. jardunaldiko partida jokatuko du gaur, Betisen kontra. Norgehiagoka Zubietan izango da, 20:30etan. “Eibarren kontra ez ginen fin egon, baina aurrera atera behar da”, nabarmendu du Natalia Arroyo entrenatzaileak. Izan ere, partida aurrera ateratzeko komeriak izan zituzten, eta azkenean puntu bakarra lortu zuten. Dena den, hori atzera utzita, hiru puntuak lortu nahi ditu gaurko partidan. “Sailkapenean aurrera egiteko, inpultsoa behar dugu, emaitza onak lortzeko. Puntuak gehitzen joatea garrantzitsua da, eta horretarako ezinbestekoa da partida on bat egitea”, adierazi du.
Aurkaria “engainagarria” izan daitekeela esan du Arroyok. Izan ere, sailkapenean azken aurrena da. “Sailkapena ikusita, pentsatu dezakezu erraza izan daitekeela, baina ezta gutxiago ere. Talentu handiko jokalariak dituzte”, azaldu du entrenatzaileak. Uneren batean, bolada txarra irauli behar dutela gehitu du. “Espero dut partida honetan ez izatea. Arriskutsua da gainera entrenatzailez aldatu dutelako”, gehitu du.
Une honetan, Reala zazpigarren postuan dago.