Astebururako abisu horia eta laranja ezarri dute, olatuak direla eta
Babes zibilak jakinarazi duenez, asteburuan abisu horia eta laranja ezarriko dituzte. Bihar, 10:00etatik aurrera aktibatuko dituzte. Abisu horia 10:00etatik 16:00ak arte ezarriko dute olatuen eraginez, eta 21:00etik hurrengo eguneko 9:00ak arte haizearengatik. Aldiz, igandean, alerta laranja ezarriko dute olatuengatik, 16:00etatik gauerdira bitarte.
Hori dela eta, bihar Pasealeku Berria itxiko dute 10:00etatik 16:00etara ibilgailuentzat, eta oinezkoak arretaz ibili ahalko dira. Ordea, 16:00etatik 22:00etara guztiz itxiko dute. Era berean, Leizaola pasealekua (Zurriolako espigoia) eta Haizearen Orrazia ere itxiko dituzte.
Etzi, berriz, 22:00etatik asteleheneko 10:00etara ondorengo neurriak hartuko dituzte: Pasealeku Berria guztiz itxita Soraluze kaetik aurrera; Leizaola pasealekua Ni Neuren paretik itxita (bakarrik Kursaaleko terrazetara pasatzeko irekita); Zurriola hondartza itxita; Zurriolako zubiaren itsasoaren aldea itsagora baino bi ordu lehenago eta bi ordu pasa arte itxita; Kontxako hondartza itxita, boladizoa barne; Ondarreta hondartza itxita; Eduardo Txillida pasealekua ibilgailuentzat itxita arrapalatik aurrera; eta Nautikoaren terraza itxita.
Pasealeku Berriz guztiz itxita egongo da igandean, 10:00etatik 00:00etara. Leizaola pasealekua (Zurriolako espigoia) eta Haizearen Orrazia ere itxita egongo da.